XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta begirune handiz Kristoren odola edaten du.

Gero, patena edo kopoia hartu eta jaunartzeko daudenengana joaten da: eta, ostia sagaratua pixka bat jasorik, bakoitzari erakutsi eta esaten dio:

Kristoren gorputza.

Jaunartzeko dagoenak erantzuten du:

Amen.

Eta gure Jauna hartzen du.

Eukaristia banatzen duen diakonoak, nahiz beste laguntzaileek ere, berdin egiten dute.

Jaunartzea ogi-ardoen irudipean egiten bada, bere lekuan esaten den ohikunez egin bedi.

Apaizak Kristoren gorputza jaten duenean, jaunartze kantua hasten da.

Jaunartzea bukatutakoan, apaizak, naiz diakonoak edo akolitoak, patena kalizaren gainean garbitzen du, eta kaliza ere bai.

Garbiketa bitartean, apaizak isilka esaten du:

Ahoz hartu dugun hau gogo garbiz har dezagula, Jauna, eta gaurko dohain hau betiereko salbamen gerta dakigula.

Gorespen kantua

Gero apaiza jarlekura joan daiteke. Egoki bada, isilune bat egin daiteke, nahiz salmo edo gorespen kanturen bat abes daiteke.

Jaunartze ondorengo otoitza

Ondoren, jarlekuan nahiz aldare aurrean zutik, apaizak esaten du:

Egin dezagun otoitz.

Eta guztiek, apaizarekin batean, unetxo batez otoitz egiten dute isilik, isilune hau aurretik egin ez bada.

Gero apaizak, besoak zabalik, jaunartze ondorengo otoitza esaten du.

Otoitz hau era laburraz amaitzen da, honela:

-Otoitza Aitari zuzendua denean:

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.